XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste hondarrabiatarkeria bat (nolabait esatearren), arako goittik betti da.

Nora galderari erantzuten dioten itzak beste edonun bezela -ra atzizkia eramaten dute.

Baiña ba dira bi itz tti orren ordez edo zeatzago ezateko eramaten dutenak.

Bi itz oiek GO ta BE dira.

Gai au dala ta Hondarrabia'ko arrantzale batek esan zidana kontatuko det.

Batean, beste askotan bezela Donostia'ra arrain saltzera joan omen ziran.

Ta bere lanean an ari omen ziran, bateko goitti eraman au ta besteko bota betti otarra ta olakoak maiz esanaz.

Alako batean an begira zegoan donostiar arrantzale bat ainbeste aldiz goittik eta betti entzunaz aspertu edo, abotsa naikoa jasoaz ola ekin omen zien.

- Zer arraio zabiltzate ainbeste aldiz goittik eta bettik esanaz? Goitik bera ta betik gora!.

Ta ori esan eta alde egin omen zuen, hondarrabitarrak buruz bera zer esan ez zekitela utzirik.

Hondarrabia'ko izkeraren izakera naguzienak azaldu ondoren, lan au bukatzeko, esaldi batzuek jarriko ditugu, ondarrabitarrez eta gipuzkeraz.

Hondarrabitarrez, ia guztiak, gipuzkerarekin zerbaitetan bereizten diranak bereziki jarriak dira: